MURRIZKETAK ZERTARAKO?
Murrizketak, gobernuaren usterako krisitik ateratzeko
modua, arazo guzti hauei aurre egiteko modu bakarra. Halaz ere, modu bakarra
da? Ez, ez eta ez. Akaso deitu ahal diogu murrizketei “konponbidea”, gero eta
langabezi eta kaleratze gehiago eta soldata gutxiago daudenean 2008tik? (Justu
krisia, eta ondorioz, murrizketak hasten direnean)
Lehen
esan bezala, murrizketa gogorrak egon dira 2008tik. Momentuz ez dute ezer
konpondu, eta, ene iritziz, etorkizun batean ez dute zer konponduko. Edo
bestela ikusi datu hauek Euskal herriko langabeziari buruz: 2005ko hasieran, 4.300 langabezi eta 2007ko
hasieran, 5.600 langabezi. Urte haietako datuak nahiko baxuak dira. Baina,
berriz … 2010ko hasieran langabezi kopurua 10.100 pertsonakoa da, 2012an berriz
12.800 eta urte honetako hasieran 13.600 pertsonak dira, hots, hasiera txarrena izan ohi da enpleguarentzat urte honetakoa. Eta ez
bakarrik arlo horretan, pobreziari buruz hitz egiten, azkeneko 25 urteetako
txarrena da, eta gero eta kaleratze kopuru handiagoa dago.
Honetako adibide bat da,
esate baterako, Eusko Jaurlaritzako langileei gertatu zaiona. 100.000 pertsona
baino gehiago ganbonetako soldata jaso gabe geratu dira. Eta nik galdetzen dut,
zergatik haiei? Niretzako, hobeto izango zen errege, printze eta infanten
soldata murriztea, berriro. Konponbide on bat izan al da gobernuak diru pixka
bat irabazteko urtero eta langile horiek ordaintzeko, errege-etxea gehiegi
kobratzen dutelako, egiten dutenarentzako. 7.000.000 euro banatzen dira urtero
errege, printzen eta infanten guztien artean. Eta gainera, dirua galtzen dute. Horietako
6.000.000 euro, errege-etxeko funtzionarioentzako dira eta 300.000 gehiago
errege-etxearen gastu arruntetarako eta gobernu-bidaietarako. Hala ere, guk
ordaintzeaz gain, 2011an 6.300.000 horietatik, 33.000 gehiago gastatu zuten,
eta 2012an 180.000 gehiago. 213.000 euro Eusko Jaurlaritzako langileei ordaintzeko
eta gobernua soberako dirua “probetxuzko” zerbaitean erabiltzeko.
Batzuk (politikariak
bereiziki) murrizketak egitea modu bakarra dela pentsatzen dute. Ene iritzi
apalean, berriz, ez, Beste modu bat egon behar da. Murrizketak, lehen esan
dudan bezala, ez dute ezer konpondu. Murrizketa honen ondorioz, jendea bere
lana galtzen du eta gero, dirua irabazten ez duenez, bere etxea. 230.000 lagun
baino gehiago daude lan bila, eta kopurua handitzen ari da hilabetez hilabete.
Eta pentsatu. Etxea dute? Bada egunero 8 lagun geratzen dira etxe gabe, eta
bakarrik Euskal Herrian. Etorkizun batean zerbait konponduko dutela? Nahiz eta
posibilitate bat egon, ematen du ezetz. Beste modu bat dago. Bai. Nire usterako
diru ugari galtzen du gobernuak eraikinetan, bakarrik itxura ona izateko. Esate
baterako, Castellonen eraikitako aireportua. 200.000.000 milioi euro balio izan
dio gobernuari kontuan izanik bertan jarri duten 50.000.000 euroko artelan bat.
Eta zertarako? Bada momentuz ezertarako,
bakarrik abandonatuta uzteko. Urte honako ekainean irekiko dela deritzote. Izan
ere, irekitzen badute, dirua galtzeko modu “bikaina” iruditzen zait,
200.000.000 milioi euro gehiago baita aireportu batentzako. Beste adibide bat
da, Gasteizen egingo zuten “Bai Center” hori. Eraikitzeko, 17.000.000 euro erabili
zuten. Auditorio batentzako diru asko izateaz gain, proiektua ez zen amaitu.
Beraz 17.000.000 euro horiek galdu, eta geratutako lekuan, autobus geltoki
berria eraikiko dute beste 13.000.000 euro ordainduz. Eta hau ere diru asko da. Paragrafo honen
konklusioa: ”Eraikinak egiteko diru gutxiago gastatu, laguntza handia izan al
delako.”
Laburbilduz, zuek
(politikariek) sartu duzue Espainia osoa krisian, eta hau dela eta, arazo
ekonomikoa hau konpontzea egokitzen zaizue. Bakarrik murrizketak dituzue zeuen
buruetan, eta ez duzue bestelako konponbiderik bilatzen. Nik konponbide bat
eman dizuet. Nik sinestea beste gauza bat da, esan nahi dut, zuek Espainia osoa
agintzen duzue, eta nire iritziari jaramonik ez egin eta murrizketak egiten
jarraitu al duzue, eta inork ezin dizue galarazi. Baina dena dela eta, kontuz
ibili, murrizketak ez dira ez konponbiderik egokiena ez konponbide bakarra,
jende asko sufritzen baitu honen ondorioak. Espainia osoa hondoratzen ari da,
krisi ekonomikoa eta pobrezia handitu, baita langabezi eta kaleratze kopuruak
ere, eta horrela jarraitzen baduzue, eskutik joango zaizue guzti hau. Zuen esku
dago herrialdearen etorkizuna eta zuengan dugun konfiantza. Gogoratu ondo
hau:“Murrizketak
ez dira beti konponbidea” ,etorkizun batean lagundu al dizuelako.







1 comentarios:
Bikain Ivan!!
Publicar un comentario