Lurraren atmosfera


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Michael Jordan


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

GLOGSTER


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

MURRIZKETAK EZ!


MURRIZKETAK ZERTARAKO?

        
        Murrizketak, gobernuaren usterako krisitik ateratzeko modua, arazo guzti hauei aurre egiteko modu bakarra. Halaz ere, modu bakarra da? Ez, ez eta ez. Akaso deitu ahal diogu murrizketei “konponbidea”, gero eta langabezi eta kaleratze gehiago eta soldata gutxiago daudenean 2008tik? (Justu krisia, eta ondorioz, murrizketak hasten direnean)

           
             Lehen esan bezala, murrizketa gogorrak egon dira 2008tik. Momentuz ez dute ezer konpondu, eta, ene iritziz, etorkizun batean ez dute zer konponduko. Edo bestela ikusi datu hauek Euskal herriko langabeziari buruz:  2005ko hasieran, 4.300 langabezi eta 2007ko hasieran, 5.600 langabezi. Urte haietako datuak nahiko baxuak dira. Baina, berriz … 2010ko hasieran langabezi kopurua 10.100 pertsonakoa da, 2012an berriz 12.800 eta urte honetako hasieran 13.600 pertsonak dira, hots, hasiera txarrena izan ohi da enpleguarentzat urte honetakoa. Eta ez bakarrik arlo horretan, pobreziari buruz hitz egiten, azkeneko 25 urteetako txarrena da, eta gero eta kaleratze kopuru handiagoa dago.

           
             Honetako adibide bat da, esate baterako, Eusko Jaurlaritzako langileei gertatu zaiona. 100.000 pertsona baino gehiago ganbonetako soldata jaso gabe geratu dira. Eta nik galdetzen dut, zergatik haiei? Niretzako, hobeto izango zen errege, printze eta infanten soldata murriztea, berriro. Konponbide on bat izan al da gobernuak diru pixka bat irabazteko urtero eta langile horiek ordaintzeko, errege-etxea gehiegi kobratzen dutelako, egiten dutenarentzako. 7.000.000 euro banatzen dira urtero errege, printzen eta infanten guztien artean. Eta gainera, dirua galtzen dute. Horietako 6.000.000 euro, errege-etxeko funtzionarioentzako dira eta 300.000 gehiago errege-etxearen gastu arruntetarako eta gobernu-bidaietarako. Hala ere, guk ordaintzeaz gain, 2011an 6.300.000 horietatik, 33.000 gehiago gastatu zuten, eta 2012an 180.000 gehiago. 213.000 euro Eusko Jaurlaritzako langileei ordaintzeko eta gobernua soberako dirua “probetxuzko” zerbaitean erabiltzeko.

            
             Batzuk (politikariak bereiziki) murrizketak egitea modu bakarra dela pentsatzen dute. Ene iritzi apalean, berriz, ez, Beste modu bat egon behar da. Murrizketak, lehen esan dudan bezala, ez dute ezer konpondu. Murrizketa honen ondorioz, jendea bere lana galtzen du eta gero, dirua irabazten ez duenez, bere etxea. 230.000 lagun baino gehiago daude lan bila, eta kopurua handitzen ari da hilabetez hilabete. Eta pentsatu. Etxea dute? Bada egunero 8 lagun geratzen dira etxe gabe, eta bakarrik Euskal Herrian. Etorkizun batean zerbait konponduko dutela? Nahiz eta posibilitate bat egon, ematen du ezetz. Beste modu bat dago. Bai. Nire usterako diru ugari galtzen du gobernuak eraikinetan, bakarrik itxura ona izateko. Esate baterako, Castellonen eraikitako aireportua. 200.000.000 milioi euro balio izan dio gobernuari kontuan izanik bertan jarri duten 50.000.000 euroko artelan bat.  Eta zertarako? Bada momentuz ezertarako, bakarrik abandonatuta uzteko. Urte honako ekainean irekiko dela deritzote. Izan ere, irekitzen badute, dirua galtzeko modu “bikaina” iruditzen zait, 200.000.000 milioi euro gehiago baita aireportu batentzako. Beste adibide bat da, Gasteizen egingo zuten “Bai Center” hori. Eraikitzeko, 17.000.000 euro erabili zuten. Auditorio batentzako diru asko izateaz gain, proiektua ez zen amaitu. Beraz 17.000.000 euro horiek galdu, eta geratutako lekuan, autobus geltoki berria eraikiko dute beste 13.000.000 euro ordainduz. Eta  hau ere diru asko da. Paragrafo honen konklusioa: ”Eraikinak egiteko diru gutxiago gastatu, laguntza handia izan al delako.”

           
               Laburbilduz, zuek (politikariek) sartu duzue Espainia osoa krisian, eta hau dela eta, arazo ekonomikoa hau konpontzea egokitzen zaizue. Bakarrik murrizketak dituzue zeuen buruetan, eta ez duzue bestelako konponbiderik bilatzen. Nik konponbide bat eman dizuet. Nik sinestea beste gauza bat da, esan nahi dut, zuek Espainia osoa agintzen duzue, eta nire iritziari jaramonik ez egin eta murrizketak egiten jarraitu al duzue, eta inork ezin dizue galarazi. Baina dena dela eta, kontuz ibili, murrizketak ez dira ez konponbiderik egokiena ez konponbide bakarra, jende asko sufritzen baitu honen ondorioak. Espainia osoa hondoratzen ari da, krisi ekonomikoa eta pobrezia handitu, baita langabezi eta kaleratze kopuruak ere, eta horrela jarraitzen baduzue, eskutik joango zaizue guzti hau. Zuen esku dago herrialdearen etorkizuna eta zuengan dugun konfiantza. Gogoratu ondo hau:“Murrizketak ez dira beti konponbidea” ,etorkizun batean lagundu al dizuelako.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Abenturak median (Ipuina)

Elk Are Rag Inez Kono Bela

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Abestia (Ixil-ixilik dago)

Espero dut zuen gustokoa izatea!!!


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

BARRIA!!





Urrian, nik eta nire klasea, Barrira joan ginen, lehen hezkuntzako 6. mailakoekin. Gutxi gora-behera autobusean 40 minutu egon ondoren, Barrira iritsi ginen. Autobusetik jaitsi eta gero maletak sarreran utzi, eta monitoreek arauak azaldu zituzten.Bertan hiru egun egon ginen. Hirugarrenean Gasteizera itzuli ginen. Bertara, ondo pasatzeaz gain, gure euskara hobetzera joan ginen.


JANARIA:                                                                   Janaria ondo zegoen, baina, guztiok gauza batean ados gaude: “Gure gurasoek edo aiton-amonek egindako janaria askoz hobea dago!”. Denetarik jan genuen: pizza, pasta, arraina, lekaleak etb.






EGINKISUNAK:                                                              Mota guztiko ekintzak egin genituen monitoreekin, baina hori bai, pixka bat aspergarriak izan ziren, orain dela bi urte egin genituen ekintza berberak izan zirelako. Jolasez gain, ere eskulan bat egin genuen eta mendira joan ginen, eta bertan jolas gehiago egin. Berriz Miren eta Elirekin egindako ekintza oso dibertigarria izan zen



NOTA:                                                                                        Monitoreekin egindako ekintzak desberdinak izanez gero, barnetegia bikain egongo zen. Baina izan arren, ondo egon zen barnetegia.
7ko nota jarriko nion eta ez zait inporta berriro errepikatzea.


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS
Con la tecnología de Blogger.